1. «Borroka da gizakiaren bizitza lurrean,lanera behartuarenak bezalakoak haren egunak.
2. Esklaboa bezala, atsedenaren irrikan dago;jornalariak bezala, soldata itxaroten du;
3. baina nire partea etekinik gabeko egunak dira,eta gau nekagarriak dagozkit.
4. Oheratu orduko, esaten diot neure buruari:“Noiz jaikiko ote naiz?”Amaigabea egiten zait gaua,jirabiraka egunsentia arte.
5. Gorputza harrez eta kozkorrez betea dut,zartatua eta zornea dariola azala.