2. «Iragarri hau nazioetan, aldarrikatu;jaso bandera eta aldarrikatu,ez isildu, egin oihu:“Konkistatu dute Babilonia!Hango jaun eta jainko Marduklur jorik dago lotsagarriro,hondaturikharen irudi higuingarriak”.
3. Herri bat etorri da iparraldetikBabiloniaren aurka,haren lurraldeabasamortu bihurtuko duena:inor ere ez da gelditukohan bizitzen,gizaki eta abereakihesi joango dira».
4. Jaunak dio:«Garai hartan,israeldarrak eta judatarrak,elkarturik,beren herrialdera etorriko dira;negarrez etorriko dira nire bila,Jaunaren, beren Jainkoaren, bila.
5. Siongo bideaz galdegingo dute,eta harantz bideratuko dira, esanez:“Ea, elkar gaitezen Jaunarekinahaztuko ez dugun betiko itunaz”.
6. «Artalde galdua zen nire herria,bere artzainek desbideratua,mendiz mendi erabilia:menditik muinora zebiltzan,beren eskortak ahazturik.
7. Aurkitzen zituen edonorkirensten zituen;etsaiek honela zioten:“Guk ez dugu errurik,beroriek egin baitute bekatuJaunaren aurka”».Jauna da justiziaren barruti,gurasoen itxaropen!
8. «Egin ihes Babiloniatik,israeldarrok,utzi berehala herrialde hori,irten akerrak ahuntz-taldearenaurretik bezala!
9. Herri indartsuak ari naiz biltzeniparraldean, Babiloniari erasotzeko.Haren kontra borrokatuko diraeta konkistatu egingo.Burutuko dute beren egitasmoa:gudari trebearen gezien antzera,ez dute huts egingo.
10. Babilonia osoa hondatuko dute,nahi beste harrapakin eramango.Nik, Jaunak, esana.
11. «Zuek, babiloniarrok,nire herria hondatu duzuenok,egin festa eta pozez salto;bai, egin zilipurdikazekorrak zelaian bezala,egin irrintzi zaldiak bezala.
12. Zuen jaioterria lotsa gorrianeta desohorez betea geldituko da;herrietan azkena izango da,basamortu eta eremu lehor.
13. Bizilagunik gabeeta erabat hondatua utziko dutneure amorru bizian.Handik igaroko diren guztiakizu-ikaraturik geldituko dira,hango hondamendia ikustean.
14. «Arkulariok, presta borrokarakoBabiloniaren inguruan;jaurti haren kontra gezi guztiak,ez gorde bat ere,bekatu egin baitu Jaunaren aurka.