6. «Baina ondoren, aldatuko dut amondarren zoria. Nik, Jaunak, esana».
7. Jaun ahalguztidunaren mezua edomdarrentzat:«Ez ote jadanikjakinduriarik Temanen?Ez ote hango jakintsuakaholku emateko gauza?Akabo otehaien jakinduria famatua?
8. Dedango jendeok, itzuli, joan ihesi,ezkutatu koba-zuloetan!Kontuak hartzeko garaia baita,hondatu egingo ditutEsauren ondorengoak.
9. Mahats-biltzaileek,zuen mahastira datozelarik,gutxienez hondarrak uzten dituzte;lapurrek,gauez zuenean sartuz gero,nahi dutena besterikez dute eramaten.
10. Nik, ordea, erabat larrutuko ditutEsauren ondorengoak;agerian jarriko dituthaien gordelekuak,ez dute izango non ezkutaturik.Haien seme-alabaketa auzoko herrietakoaksuntsitu egingo dituzte.Ez da inor geratuko hau esateko:
11. “Ez arduratu umezurtzez,neuk haziko ditut;alargunekneu izango naute babes”».