1. Zazpigarren hilean, Netaniasen seme eta Elixamaren biloba Ismael, errege-jatorrikoa bera, Mitzpara joan zen hamar gizonekin, Gedalias ikustera. Elkarrekin otordua egiten ari zirela,
2. Ismaelek eta berekin zituen hamar gizonek, jaiki, ezpataz jo eta hil egin zuten Gedalias, Babiloniako erregeak Judako gobernari ezarria.