12. Honela, hiria bertako bizilagunekin, Tofet bezala, herio-toki bihurtuko dut. Hala diot nik, Jaunak.
13. Jerusalemgo etxeak eta Judako erregeen jauregiak —hau da, etxe gainetan ortziko astroei intsentsua erretzen eta jainko arrotzei isur-opariak eskaintzen zizkieten etxe guztiak— kutsatutzat hartuko dira Tofet bezala».
14. Jaunaren aginduz mezu hau aldarrikatu ondoren, Tofetetik itzuli zen Jeremias eta, tenpluko atarian gelditurik, herri osoari esan zion:
15. «Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Bidali egingo dut hiri honen eta inguruko herri guztien gainera adierazi dudan ezbeharra, burugogor jarri baitira bertako bizilagunak, nik esana aditzeari uko eginez».