14. Berehala aterako dira libre gatibuak:ez dira kartzela-zuloan hilko,ez zaie ogirik faltako.
15. Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,itsasoa astintzen duena,olatuei orroa eraginez.Jaun ahalguztiduna,horixe dut izena.
16. Neuk hedatu dut zeruaeta oinarritu lurra,eta Sioni esaten diot: Zu nire herria!Neure mezuaren bozeramaileegin zaitut,eta neure eskupean babestu».
17. Esna zaitez, esnatu,jaiki, Jerusalem!Edan baituzu Jaunak emanikozigor-edari samina,hondoraino edan duzuzorabiozko kopa.
18. Izan dituzun semeetan,inor ez da zu gidatzeko;hazi dituzunen artean,inor ez zu eskutik eramateko.
19. Zoritxar biok gertatu zaizkizu:herrialdea hondatua eta desegina,jendea goseak eta gerrak hila.Baina nor errukitzen zaizu?Nork kontsolatzen zaitu?
20. Hor daude zure seme-alabak,kaleburu guztietan etzanik,ezinaren ezinez,sarean harrapaturikoantilopeak bailiran,Jaunaren suminak,zure Jainkoaren zigorrak jota.
21. Entzun, beraz, hiri gaixo,mozkortua zauden horrek,baina ez ardoz;
22. entzun zer diotsun Jaunak,zeure Jainkoak,bere herria defendatzen duenak:«Eskutik kenduko dizutzorabiozko kopa;ez duzu gehiagonire zigor-edari samina edango.