32. Gero, aitari bidali zioten mezu honekin: «Jantzi hau aurkitu dugu; ikus zure semearena den ala ez».
33. Jakobek ikusi eta esan zuen: «Nire semearena da. Basapiztiaren batek txikitu eta irentsi dit».
34. Jakobek bere jantziak urratu zituen. Gero, doluz jantzirik, egunetan egin zuen negar bere semearengatik.
35. Seme-alaba guztiek kontsolatu nahian jardun arren, berak ez zuen nahi izan. Honela zioen: «Ez! Doluminez jaitsiko naiz Hildakoen Egoitzara, nire semearengana». Eta negarrari ematen zion.
36. Bien bitartean, Egiptora iritsi ondoren, madiandarrek faraoiaren funtzionario eta guardiaburu zen Potifarri saldu zioten Jose.