18. Bizia ematen duen zuhaitza da.Zorionekoak bertatik jaten dutenak!
19. Jaunak jakinduriaz oinarritu zuen lurraeta zentzuz ezarri zerua;
20. beraren jakintzaz irteten dira lurpetik uraketa isurtzen dute hodeiek euria.
21. Ene seme, gorde zentzutasuna eta oharmena,ez itzazu ken zeure aurretik;
22. biziaren iturri izango dituzu, eta apaingarri, lepokoa bezala;
23. lasai jarraituko diozu bideari, behaztoparik egin gabe.
24. Izu-ikararik gabe lotaratuko zara,oheratu eta gozo-gozo hartuko zaitu loak.
25. Ez zaitu izutuko ustekabeko ikarak,ezta gaizkileengandik etor lekizukeen hondamenak ere.
26. Alboan izango baituzu Jaunaeta tranpa guztietatik zainduko zure oinak.