6. Mefi-Boxet, Jonatanen semea eta Saulen biloba, Davidengana heldu zenean, ahuspeztu egin zen. Davidek esan zion:—Mefi-Boxet!Hark erantzun:—Hemen nauzu, zu zerbitzatzeko.
7. Davidek esan zion:—Ez izan beldur. Onginahiz hartu nahi zaitut, zuen aita Jonatanengatik. Zuen aitona Saulen lur guztiak itzuliko dizkizut. Eta zuk nire mahaian jango duzu beti.
8. Mefi-Boxetek, ahuspezturik, esan zion:—Zer da, bada, zure zerbitzari hau, ni bezalako zakur akabatu bati zuk begiratzeko?
9. Orduan, erregeak Tzibari, Saulen morroi izanari, dei egin eta esan zion:—Saulenak eta beronen etxekoenak izan ziren ondasun guztiak hire nagusiaren bilobari ematen zizkioat.
10. Landu iezaiozue lurra heuk, heure seme-alabek eta morroiek; eramaiozue uzta hire nagusiaren etxekoen janari izan dadin. Hire nagusiaren biloba Mefi-Boxetek nire mahaian jango dik beti.Tzibak hamabost seme-alaba zituen eta hogei morroi.
11. Honela erantzun zion Tzibak erregeari:—Ene errege jauna, zuk agindu guztia eginen du zure morroi honek.Mefi-Boxetek, beraz, erregearen mahaian jaten zuen, beronen seme-alabetariko edonork bezala.