Jainkoak esan zion Salomoni:—Hori nahi duzu, beraz. Ez didazu eskatu aberastasunik, ez ondasunik, ez osperik, ez zeure etsaien heriotzarik, ez eta zeuretzat bizitza luzerik. Nire herria gobernatzeko jakinduria eta adimena eskatu dizkidazu, beraren errege egin zaitudanez.