21. Hirurogei urte zituelarik, Galaaden aita zen Makirren alaba batekin ezkondu zen Hetzron, eta emazte honek seme bat eman zion: Segub.
22. Segubek Jair sortu zuen eta hau hogeita hiru herriren jabe izan zen Galaad lurraldean.
23. Gexurtarrak eta aramearrak, ordea, Jairren Herrixkez, Kenat hiriaz eta inguruetako herrixkez jabetu ziren: hirurogei herrixka, guztira. Haietako bizilagunak oro Galaaden aita Makirren ondorengoak ziren.
24. Hetzron hiltzean, Kaleb, bere aita Hetzronen emazte izaniko Efrati elkartu zitzaion, eta honek seme bat eman zion: Axhur, Tekoa hiriaren sortzailea.
25. Hetzronen lehen-seme zen Jerahmeelen semeak honako hauek izan ziren: lehena Ram eta ondoren Buna, Oren, Otzem eta Ahias.
26. Jerahmeelek beste emazte bat ere izan zuen, Atara izenekoa. Hau izan zen Onamen ama.
27. Jerahmeelen lehen-seme zen Ramek honako seme hauek izan zituen: Maatz, Jamin eta Eker.
28. Onamen semeak Xamai eta Jada izan ziren; Xamairen semeak Nadab eta Abixur.
29. Abixurren emazteari Abihail zeritzan, eta honek bi seme eman zizkion: Ahban eta Molid.