40. Xobalen semeak: Alian, Manahat, Eval, Xefi eta Onam. Tzibonen semeak: Aia eta Ana.
41. Anaren semea: Dixon. Dixonen semeak: Hamran, Exban, Jitran eta Keran.
42. Etzerren semeak: Bilhan, Zaaban eta Jaakan. Dixonen semeak: Utz eta Aran.
43. Hona hemen Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: Bela, Beorren semea, Dinhaba hirikoa;
44. Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa;
45. Jobaben ondoren Huxam, temandarren lurraldekoa.
46. Huxamen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa. Honek menderatu zituen madiandarrak Moab lurraldean.
47. Hadaden ondoren Zamla, Masrekakoa;
48. Zamlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa;
49. Saulen ondoren Baal-Hanan, Akbor-en semea;
50. Baal-Hananen ondoren Adar, Pau hirikoa. Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena.
51. Hadaden ondoren, leinuburuek gobernatu zuten Edom; hona hemen leinuburu haien izenak: Timna, Alia, Jetet,
52. Oholibama, Ela, Pinon,
53. Kenaz, Teman, Mibtzar,
54. Magdiel eta Iram. Hauek izan ziren Edomgo leinuburuak.