6. Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoakaurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei.
7. Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik.
8. Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok.
9. Aitortu zeuen zoritxarra, egin dolu eta negar. Bihur bedi zuen barrea negar, zuen poza tristura.
10. Apal zaitezte Jaunaren aurrean eta berak goratuko zaituzte.