35. Bi ikasleek bidean gertatua eta nola ogia zatitzean ezagutu zuten kontatu zieten.
36. Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien: «Bakea zuei».
37. Beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten.
38. Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan?
39. Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez».
40. Hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien.
41. Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?»
42. Arrain erre puska bat eskaini zioten.
43. Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen.
44. Ondoren, esan zien: «Hauxe da, oraindik zuekin nengoela esan nizuena: Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zela».
45. Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten.