32. Mariak, Jesusengana iritsi eta ikustean, oinetara ahuspeztu eta esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko».
33. Jesusi, orduan, Maria eta beronekin zetozen juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin zion eta, zeharo hunkiturik,
34. esan zuen:—Non ipini duzue?Erantzun zioten:—Jauna, zatoz eta ikusi.
35. Jesusek negarrari eman zion.
36. Han zeuden juduek esan zuten:—Bai maite zuela!
37. Baina batzuek esan zuten:—Itsuaren begiak ireki zituen honek, ezin ote zuen hau hiltzea galarazi?
38. Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia.
39. Jesusek esan zuen:—Kendu harria.Martak, Lazaro zenaren arrebak, erantzun zion:—Jauna, kiratsa botako du, lau egun daramatza eta.
40. Jesusek erantzun zion:—Ez dizut, bada, esan, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?
41. Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako.
42. Nik badakit beti entzuten didazuna; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten».