12. Begira, senideok, ez dezala zuetako inork bihotz gaizto eta sinesgaberik izan, Jainko biziarengandik aldenduko duenik.
13. Bestela baizik, adore ezazue elkar egunero Liburu Santuak dioen gaur honek irauten duen arte; horrela, bekatuak ez du zuetako inor engainatu eta gogortuko.
14. Zeren Kristorekin partaide baikara, hasierako jarrerari azkeneraino sendo eusten badiogu,
15. esan zaigunaren arabera: Gaur Jaunaren mintzoa entzuten baduzue, ez gogortu bihotzak, errebelde izan zinetenean bezala.